Ciganda

domingo, 1 de noviembre de 2009

Significado. Desconocido. Pron. vasca: Zienda, Ziganda.

Comentario lingüístico. Julio Caro Baroja lo relaciona con el sufijo que suele aparecer en nombres de persona femeninos medievales ("oilanda", "otxanda", "artxanda").

Traducciones curiosas y explicaciones populares. Traducciones de este género son: `malva alta, grande', "lugar de malvas", 'helechal', 'olmo', "Siga", "la casa grande".

Documentación antigua. Ciganda (1268, NEN), Ciguanda (1280, NEN), Çiganda (1350, NEN).

(Mikel Belasko; 1999: pp. 156, 157).

Publicado por Irene Belasko en 13:49  

3 comentarios:

Ziganda:

Kaixo Mikel. Berriro Legariako toponimo ilun batekin natorkizu. Sarrera honetan "Ziganda" toponimoa aztertzen da, eta izatez iluna edo batere gardena ez dena.
Azpimarratu nahi dut hemen aipatuko dudana hipotesi mailan aipatuko dudala eta nik ere beste hipotesi askoren arteko beste bat gisa aurkeztu nahi dudala.

* Zarapanda:

Legarian badugu gaur eguneko "Zarapanda" oso zaharra, testu zaharretan "Çarapanda" (1530~). Bistan denez bi toponimoen bukaera '-anda' da.

* Miranda:

Ziganda, Zarapanda eta beste bat ere badugu "Miranda" alegia. Miranda, badirudi erromantzetik erraz azaldu daitekeela, baina, euskal eremuan ere aurkitzen da. Hain zuzen Donostia ondoan, Altzan "Miranda" izena duen baserria bada, eta Legazpin "Mirandaola" ere bada. Are gehiago Googlen "Miranda baserria" jarriz gero baserri asko aurki daitezke, Ezkion, Azpeitian...

* Bujanda: Arabako herri bat.

Wikipediak honela dio: Posiblemente signifique "lugar de bojes" (del latín buxus más el sufijo locativo -anda).

* Lopez de Guereñuren Toponimia Alavesa liburuan: Anda, Andabala, Andacoechea, Andaederra, Andagorta, Andagoya, Andalamuga, Andarreka, Andasolo ...

* Toponimia ofical de Navarra-n: pilo bat ageri dira ...

*Aranda: Burgosen, Zaragozan...

Bestalde antzekotasunak bilatzen hasita baditugu:

* Andelo: Anda-elo ¿?

Maria Angeles Mezkiritzek "Andelo Ciudad Romana" liburuan hainbat hipotesi aurkezten ditu. Laburbilduz "ant-" Antonio izan daitekeela eta Lakarrak eta Gorrotxategik Andere edo Andiarekin lotzen dute.

* Inda: Iruñeko indatxikia (kalearen esanahia duena).
Anda>Inda ¿?

*
Andur: euskaraz bide txarra.

* Andurrial: aurrekoarekin antza duen gaztelaniako hitza, bide txarra edo, Legariakoen hitzetan.

* Enderecera edo Endrecera: testu zaharretan bide zidorra edo “senda”, hau ere gaztelaniaz. ¿? andarecera<enderecera edo alderantziz.

* Andar aditza: gaztelaniaz ere, hiztegi etimologikoak latinezko “ambulare”-tik datorrela diona. Italieran dagoen hitza baina katalanek ez dutena.

* Hanka: euskarazkoa anda<hanka ?¿

Badirudi, eta soilik antzekotasunean oinarrituaz, “anda” hitzaren aldaerak ibili, bide eta antzeko hitzekin zer ikusia dutela.

Eta kasualitateak kasualitate, Legariako Zarapanda toponimoa Pridramillera-ren mugan dago. Piedramillera bide batean dagoen harri seinalea (badirudi euskara zaharrean piedramillera arkarai dela Iruñean Seminarioa dagoen lekuan aurki daitekeen toponimoa. Legarian eta Priedramileran badago Akaraio izeneko toponimoa baliteke Piedramileraren euskal izena izatea).

Are gehiago, azken egun hauetan Zarapanda ondoan (metro gutxira) dagoen aztarnategi erromatarrean probabilitate handiz galtzada erromatarra izan daitekeena identifikatu da (Arantzadiko Otxotorena eta Zubiriak emandako azalpen pertsonala).
Berriro bide edo antzeko esanahia duten objektuekin erlazionatua.

Bestalde “-anda” hitz zaharra da, esaterako Lokizko (1350~ Casaratorre) mugarrien ezarketa egin zeneko toponimo euskaldunetan ez da batean ere “-anda” ageri. Honek adieraz dezake “-anda” hitza antzinagokoa dela.

Bukatzeko, nire hipotesiak dio: “-anda” bide hitzarekin lotua dagoen hitza izan daitekeela eta denboran atzera eginez galtzadarekin lotu daitekeela.

Ziurra da hipotesi hau toponimoak azaldu nahien dabiltzanak erortzen diren akats guztietan erori naizela eta beste akats larriagoetan ere.

Izan ongi.

Joseba Lizeaga.

Anónimo dijo...
5 de marzo de 2014, 13:39  

No parece fácil desde el latín o el vascuence encontrar un antecedente claro de cagando. En cambio, desde llamado paleo-europeo podemos establecer una serie como esta: Aranda, Miranda, Arganda, Ciganda. Los especialistas conectan esa terminación -anda con latín una, Alemán Wasser, griego hydor-hydatos.
El inicio de Cig-anda podría conectarse con el río Cega,.pir Cuéllar, o con el río Segre, o con Segovia, Segorbe, Segóbriga.

MANIUS MAXIMUS dijo...
4 de diciembre de 2022, 23:24  

No quise decir cag...ando, sino Ciganda-Çiganda. Lamento las trastadas del "corrector".

MANIUS MAXIMUS dijo...
1 de enero de 2023, 18:50  

Publicar un comentario